XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Adulterioa egon bada, batzuetan gizona edo emakumea harrika hiltzeraino iristen dira.

Musulmanek debekatua dute ardoa edatea eta txerrikia jatea (zakurra bezalaxe animalia zikintzat daukate).

Halaber azareko jokoak, eta lukurreria ere islamiar moralak debekatu egiten ditu (lukurreria Erdi Aroan kristauen elizak ere bai).

Bestela esan, gaur egun maileguen interesa esaten dena debekatzen du eta ondorioz bankuetako iharduera.

Kide berriak eginez islamiar doktrina hedatzeak balio erlijioso garrantzitsua du.

Historian zehar batzuetan islamiartzea aurrez jendea militarki edo politikoki menperatuta egin da, beste erlijio batzuek ere egin duten bezalaxe.

Islamak ordea, nahiago du bakean, gogoetaren eta komentzimenduaren bidez, hedatzea.

SUNITAK ETA XIITAK: ISLAMEKO SEKTAK

Kaliferri unibertsalaren ametsak laster egin zuen porrot.

Mohametek ondorengorik utzi ez zuenez (ezta oinordetzarako inolako araurik ere),, berehala agertu ziren boterea edo kalifatza hartu nahirik elkarren arteko borrokak (ez dugu ahaztu behar kalifa buruzagi erlijioso eta politikoa dela).

Borroka haien ondorioz, islamean kontrako bi joera nagusi sortu ziren: gehiengoa biltzen duen sunita eta batez ere Iranen eta Pertsiar golkoko beste zona batzuetan dagoen xiita.

Sunnak Mohamet hil ondoren aukeratutako lau kalifen agintaritza onartzen zuen eta kalifaren inbestidura adostasunaren bidez egin behar zela defendatzen zuen.

Profetaren lehengusu eta suhi zen Alik zuzentzen zuen xia edo alderdiak, oinordetza legez Profetaren ondorengoei zegokiela defendatzen zuen dinastikoa eta dibinoa bait zen.

Hiru gerra zibil odoltsuren ondoren, zatiketa ezarri zen diferentzia hauen arabera.

Sunita edo ortodoxoak Koranaren, tradizioen eta lege santuaren (Xariaren) arabera bizi dira.

ALI ETA HUSSEIN BERE SEMEAREN HERIOTZA.

Islamak ez du ez aita sainturik, ez kontzilio edo sakramenturik ere.

Gertaturiko zatiketak, beraz, ez dira heresien ondorioa, senideen arteko borroken emaitza baizik.